Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea da eta, 2008an hasita, bi urtean behin antolatzen ditu Udalsarea 21 sariak, Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienak saritzen dituen ekimena. Azken edizioan 86 udalerrik aurkeztu zituzten beren proiektuak. Antolatzaileek bost kategoriatan sailkatzen dituzte sariak. Hemen kategoria bakoitzeko irabazleak eta finalistak:
- Aldaketa klimatikoa: Irabazlea: Elgoibar; finalistak Uribe-Kosta eta Basauri.
- Biodibertsitatea: Irabazlea: Debabarrena; finalistak Barakaldo eta Gasteiz.
- Jasangarritasuna bultzatzeko heziketa: Irabazlea: Legazpi; finalistak Balmaseda eta Tolosaldea.
- Osoko iraunkortasuna: Irabazlea: Nerbioi-Ibaizabal
- Ekoberrikuntza: Irabazlea: Zumarraga; finalistak Amurrio eta Donostia
Debabarrena eskualdeak, berriz, Biodibertsitate kategoriako saria jaso du, Barakaldok eta Gasteizek –beste bi finalistek- aurkeztutako proiektuei aurrea hartuz. Deba eta Ego Ibaiak berreskuratzeko eta balioa emateko Debegesak eta URAk, Uraren Euskal Agentziak, garatutako Bizigura proiektuagatik jaso du saria Debabarrenak.
•Sari banaketa, azaroaren 21ean
Azaroaren 21ean egingo dute sari banaketa ekitaldia Donostiako Kursaalen. Euskal Udalerrien Tokiko Agenda 21en 9. jardunaldien barruan egingo dute sari banaketa.