“Euskaraz bizi nahi dut" aldarrikapenarekin bat egiteko deia egin du Elgoibarko Izarrak

elgoibarren.net 2012ko aza. 13a, 18:26

 
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1erako “Euskaraz bizi nahi dut" lemapean manifestazioa antolatu du Donostian, eta mobilizazioak Elgoibarren ere atxikimendua bildu dezan herriko gizarte eragileen bilera deitu du Elgoibarko Izarrak, eguenerako.

 
 


“Euskaraz bizi nahi dut” aldarrikapenarekin bat egiten duten gizarte eragileak batu nahi ditu Elgoibarko Izarrak, abenduaren 1ean Donostiako kaleak hartuko dituen aldarrikapenak Elgoibarren ere oihartzuna izan dezan. Eguenean (azaroak 15) izango da bilera, 18:00etan, Elgoibarko Izarrak Plaza Txikian daukan lokalean.