Miren Amurizak, Mireia Delgadok, Josu Martinezek, Juankar Lopez-Mugartzak, Gotzon Barandiaranek, Pako Aristik eta aipaturiko bi idazle elgoibartarrek, Jasone Osorok eta Uxue Alberdik, ipuin bana idatzi dute Titiriteroen Ipuinak lanerako. Ilustrazioak, berriz, Nagore Txintxurretak egin ditu.
•Argitalpen bakarra hamaika formatutan
Bizkaiko Urtxintxa Eskolak, astialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako erakundeak, argitaratu duen ipuin liburua berritzailea da zenbait alorretan. Izan ere, zeinuen hizkuntzan, brailez eta QR kodeen bidez ikusi eta entzuteko ipuinliburua sortu du Urtxintxa eskolak. Hala, ikusi ezin dutenek ipuina entzuteko CD bat daukate. Entzun ezin dutenek, berriz, DVDa, ipuina zeinuen hizkuntzan ikusteko, eta guzti hori euskaraz.

•Ipuin klasikoetan ageri ez diren balioak
Ipuinak kontatzerakoan baliabide falta handia dagoela ikusirik jarri zuen abian liburua egiteko ideia Urtxintxa Eskolak. “Ez dugu bat egiten ipuin klasikoek trasmitzen duten baloreekin, ez zaizkigu egokiak iruditzen”, adierazi zuen Ane Olabarri Urtxintxako kideak liburuaren aurkezpenean, joan den barixakuan, Bilbon. Eurek landu nahi dituzten balio asko ez direla askotan lantzen kexatu zen eta, ondoren, Titiriteroen Ipuinak liburuan ageri diren balioak zein diren izendatu zituen: “Ipuinek, garrantzia berezia dute haurren hezkuntzan eta garapenean. Hainbat balio eta gaitasun lantzen dira tresna hauen bidez, eta eragin nabarmena dute haurrengan. Ohiko ipuin klasikoek bultzatzen dituzten balioen aurrean, Urtxintxa Eskolak, parekidetasunean, bizikidetzan, kulturartekotasunean eta elkarlanean oinarritutako istorioen aldeko apustua egin du, euskararen transmisioa eta lanketa ere bultzatuz”.
•Nagusiek umeekin batera irakurtzeko ipuinak
Istorio laburren bidez, helduen eta haurren arteko harremana indartzea da lan honen beste helburuetako bat. Ipuin hauek, berez, gurasoek, irakasleek, hezitzaileek zein beste edozein pertsonak, haurrekin batera irakurtzeko eta lantzeko sortu dira. Horretarako, ipuin bakoitzaren ondoren, ipuineko balioak lantzeko proposamen ludiko eta didaktiko bat aurkituko dute.

- Informazio osoagoa: urtxintxaeskola.org
•BIDEOA: Liburuaren aurkezpena, Bilbon (eitb.com)