Bertsoklown final nagusia antzeztuko dute Mendaron, barixakuan

elgoibarren.net 2012ko aza. 14a, 16:38

 
Bertsoklown Final Nagusia izeneko ikuskizuna antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak barixakurako (azaroak 16). Bertsolari Txapelketa Nagusiko gorabeherak antzeztuko dituzte hiru bertsolarik, eta gai jartzaile berezi batek, Andoni Egañak, Mendaroko pailazoak, hain zuzen ere. (ondoko argazkian)



 Bertsolaritza eta klown mundua uztartuko ditu Bertsoklown Final Nagusia ikuskizunak. Batetik, Jokin Urain, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Izagirre izango dira pailazokeriatan arituko diren bertsolariak, eta, bestetik, Andoni Egaña pailazoa arituko da gai jartzaile lanetan.
Mendaroko gaztetxean eskeiniko dute ikuskizuna, hilaren 16an, 22:15etik aurrera. Sarrera 3 eurokoa izango da.

Lotura duten albisteak: