Gaur hasiko dira Santa Zezilia eguna ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak

elgoibarren.net 2012ko aza. 21a, 15:19

Bihar, azaroak 22, Santa Zezilia eguna dela-eta, hainbat ekitaldi izango dira Elgoibarren, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko. Ekitaldiak, baina, Santa Zezilia bezperan hasiko dira, gaur, alegia. Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute 18:45ean, eta ondoren, kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako auditorioan, 19:30ean (ikus egitaraua/PDF). Kontzertuaren ostean, bigarren mailako ikasleei diplomak banatuko dizkiete. Ez dira hor amaituko, baina, Santa Zezilia egunaren bueltan antolatutako musika emanaldiak.


  Hilaren 22an Elgoibar ikastolako umeen txanda izango da. Azken urteotako ohiturari jarraituz, kalejiran joango dira Ikastolara (ikus iazko kalejiraren bideoa). Kalegoen plazan batuko dira 8:30ean, eta kantuan egingo dute ikastolara arteko bidea.
  Hilaren 23an, barixakuan, Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du Elgoibarko Parroki Abesbatzak (Egitaraua/PDF). 19:00etan hasiko den mezaren barruan eskainiko dute, San Bartolome parrokian.

1706637941835 Gaur hasiko dira Santa Zezilia eguna ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak

Hilaren 25ean, domekan, Udal Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia eskainiko du Herriko Antzokian (ikus egitaraua), eta Sinuosek antolatuta, Keu Agirretxearen kontzertua entzuteko aukera izango da egun berean, Kultur Etxeko sotoan. 19:00etan hasiko da musikari ondarrutarraren emanaldia, eta sarrera 3 eurotan jarri dute salgai.
  Mendaron ere ospatuko dute Santa Zezilia Eguna. Mendaroko abesbatzak, Angel San Martin organo jolearen laguntzaz, Azpilgoetako elizan eskainiko dute saioa. Domekan izango da, 12:00etan.
Bideoa: 2011ko Santa Zeziliaren omenezko kalejira.