Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

elgoibarren.net 2012ko aza. 22a, 15:16

Santa Zezilia da gaur, musikarien eguna. Patroiaren eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira asteon Elgoibarren. Atzo Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleen txanda izan zen eta gaur Elgoibar Ikastolako ikasleak eta irakasleak irten dira kalejiran. (argazkiak dauzka)


 Kalegoen plazan batu eta handik ikastolara arteko bidea kantuan egin dute gaztetxoek. Barixakutik domekara ere izango da, baina, zertaz gozatua. Barixakuan, esaterako, Elgoibarko Parrokiako Abesbatzak kontzertua eskainiko du, 19:00etako meza ostean. Alaitz Urkiak zuzenduko du abesbatza, Juan Luis Agirrek joko du organoa eta Ander Simalek pianoa (ikusi egitaraua/PDF).
  Domekan, berriz, 10:00etan, kalejiran irtengo dira Elgoibarko Udal Musika Bandakoak, eta ondoren, 12:30etik aurrera, kontzertua eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian. Aurrez, bezperan, meza izango da San Bartolome parrokian, 19:00etan, Udal Musika Bandako hildako kideen omenez.
  Era berean, domekan, azaroaren 25ean, Keu Agirretxeak kontzertua eskainiko du Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik aurrera. Sinuosek antolatutako kontzertua da, eta sarrerak hiru euroan jarriko dituzte salgai.
 

1706637940398 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940472 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940580 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940675 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940766 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940869 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637940938 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna

1706637941035 Musikaz blai hasi da musikarien zaindariaren omenezko eguna