Gabonetako argi gehiago, baina merkeagoak

elgoibarren.net 2012ko aza. 22a, 17:30

 
Elgoibarko Udalak 22.670 euro gastatuko ditu aurten Gabonetako argietan, hau da, iazkoarekin alderatuta %10 murriztu dute gastua. Udaleko ordezkariak pozik daude gastua murriztu eta, aldi berean, apaingarri kopurua gehitu eta kalitatea “hobetu” dutela-eta. Abenduaren 5ean piztuko dituzte argiak.

 


  Gabonetako apaingarrietan LED motako argiak erabiliko ditu aurten Elgoibarko Udalak. Horri esker, kontsumoan dezente aurreztuko dutela jakinarazi dute udal arduradunek. Era berean, enpresa hornitzaileak erakutsi duen “inplikazioa” eskertu dute. Instalazioen kalitatea eta estetika hobetu egin dituztela azaldu dute. Aurtengo zenbatekoa ondorengoa da: 20.500 € + BEZ. Iazko kostua, berriz, ondokoa izan zen: 22.670 + BEZ.
  Orain lau urte, 2008an, 45.000 euroko kostua izan zuten Gabonetako argiek Elgoibarko Udalarentzat.