Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

elgoibarren.net 2012ko aza. 26a, 10:41

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izan zen atzo, azaroak 25. Elgoibarko Udalak bat egin du salaketa egun horrekin, eta, hala, elkarretaratzea deitu dute gaurko (azaroak 26). Kalegoen plazan izango da elkarretaratzea, 19:00etan. Era berean, Udalak jakinarazi du sexu erasoak jasaten dituzten emakumeenganako arreta hobetzeko, tokiko jarduera eta erakundeen arteko koordinazio protokoloa onartuko dutela azaroaren 29ko Osoko Bilkuran.


 Gai honi lotuta, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa, Amodio hilgarriak tailerra, genero indarkeriaren prebentzioa sare sozialetan hitzaldia eta ipuin kontalari baten saioa antolatu dituzte. Gaztelekuan, bestalde, erakusketa antolatu du dute eta abenduaren 30era arte egongo da ikusgai. Eguaztenetik domekara bitartean bisita daiteke erakusketa, 17:00etatik 20:00etara artean.

Bideo-forum arrakastatsua
 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, "Solo Mia" filmaren inguruko zine-foruma antolatu zuen Haizea emakume taldeak, joan den barixakuan. Filmaren emanaldiaren ostean, ikusitakoaren inguruko hausnarketa egin zuten Kultur Etxeko hitzaldi gelan batu ziren 45 lagunek, Loredi Salegiren gidatu zuen eztabaida saioan. Antolatzaileak oso gustura daude zine-forumak izan zuen harrerarekin. "Adin eta era guztietako emakumeak batu ginen, 24 eta 65 urte artekoak, eta baita gizonezko bat ere", adierazi dute Haizeakoek.