Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia garaile Alkortako Igoeran

elgoibarren.net 2012ko aza. 26a, 14:37

Alkortako Igoeraren 8. ekinaldia jokatu zen zapatuan, Mendaron. Hogeita bat lagunek parte hartu zuten proban eta Iñigo Lariz, gizonekoetan, eta Nerea Amilibia, emakumezkoetan, izan ziren azkarrenak. Karakateko azken igoerako irabazle berberak, alegia. Sasoiko ailegatu ziren biak Alkortara, baina markak ontzeko baldintza txarrekin topo egin zuten, hego haize zakarrari aurre egin behar izan zioten-eta antxitxikariek. (argazkiak eta sailkapena dauzka)


 Iñigo Larizek hogeitabat minutu eta zazpi segundoan osatu zuen 4,7 kilometroko ibilbidea. Honenbestez, bere lehen garaipena eskuratu zuen Alkortako Igoeran. Iñigo Lazkano mendaroarrak, aurreko hiru edizioetako irabazleak, iaz ezarri zuen errekorretik (20:24) urrun geratu zen arren, ez zuen aurkaririk izan Alkortako aldapa pikoetan. Helmugan 24 segundoko aldea atera zion Josu Uriarte markinarrari. Jon Larrañaga izan zen lehen mendaroarra, 23:33 denborarekin. Loren Galeanorekin lehia estua izan ostean, helmuga marran bertan hartu zion aurrea Larrañagak Galeanori, eta podiumeko hirugarren koskara igo zen.
  Emakumezkoetan Nerea Amilibia izan zen irabazlea, hirugarren urtez jarraian. Iaz ezarri zuen erekorretik (25:40) ia bi minutura geratu zen, ziur asko, hainbat tartetan haize bortitzaren kontra korrika egin beharraren ondorioz. Izan ere, hego haizeak gogor astindu zituen parte hartzaileak eta Alkortako bide bazterretan batu ziren ikusleak.

VIII. Alkortako Igoerako sailkapena (postua, izena, denbora)
  1. Iñigo Lariz (21:07)
  2. Josu Uriarte (21:31)
  3. Jon Larrañaga (23:33)
  4. Loren Galeano (23:34)
  5. Gorka De La Horra (23:47)
  6. Sugar Etxaniz (25:30)
  7. Igor Rey (25:58)
  8. Jokin Urresti (26:20)
  9. Unai Salegi (26:31)
  10. Jurdan Ezenarro (27:23)
  11. Igor Ezenarro (27:35)
  12. Andoni Zubiaurre (27:42)
  13. Nerea Amilibia (27:45)
  14. Jose Luis Diez (29:05)
  15. Miren Gallastegi (29:47)
  16. Ibon Villanueva (30:32)
  17. Andoni Calles (30:38)
  18. Aitzol Urain (32:57)
  19. Aitor Larrañaga (32:57)
  20. Eñaut Agirre (35:37)
  21. Mikel Gabilondo (36:00)

Alkortako Igoerako irabazleak:

  • 2006 Josu Arregi
  • 2007 Igor Urionabarrenetxea
  • 2008 Joseba Plaza
  • 2009 Iñigo Lazkano
  • 2010 Iñigo Lazkano
  • 2011 Iñigo Lazkano
  • 2012 Iñigo Lariz

Lotura duten albisteak: