Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu dira Donostiako maratoian

elgoibarren.net 2012ko aza. 26a, 20:06

Donostiako maratoiaren 35. ekitaldia jokatu zen domekan, eta Elgoibarko eta Mendaroko hamalau antxitxikarik lortu zuten proba amaitzea. Gure ordezkarien artean, Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu ziren: Iker 13. postuan sailkatu zen 2:34:40 denborarekin eta, Maite, berriz, zortzigarren izan zen emakumezkoetan, 3:02:09 denborarekin.


  Asier Cuevas korrikalari eibartarrak eta Yolanda Gutierrez galiziarrak irabazi zuten atzo (azaroak 25) 35. Donostiako DKV maratoia. Cuevasek bi ordu, 23 minutu eta 23 segundu behar izan zituen 42 kilometroak eta 195 metroak -maratoiaren distantzia- osatzeko. 29 urte ziren gipuzkoar batek garaipena lortzen ez zuela froga honetan.
  Guztira, 2.613 korrikalarik lortu zuten Donostiako Maratoia amaitzea, tartean bost mendaroarrek eta bederatzi elgoibartarrek. Horien artean, Iker Maiorak egin zuen denborarik onena. Emaitza bikainak lortu ditu Maiorak maratoietan, azken urteetan. Orain hiru urteko Donostiako maratoian, esaterako, lehen gipuzkoarra izan mendaroarra, eta, 2010ean, Gipuzkoako txapeldunordea. Atzo, aipaturiko maratoi horietan eginiko marketara hurbilduz gero, -bi ordu eta 27 minuturen bueltan, alegia-, Asier Cuevasengandik gertu ibiltzeko aukera izan zezakeen, baina, 10 minutuko aldea atera zion entrenamenduetan lagun izan ohi duen Cuevasek. Hala eta guztiz, meritu handiko 13. postuan sailkatzea lortu zuen Iker Maiorak. Jose Antonio Ruiz del Reyk ere lasterketa aparta egin zuen eta 17. postuan sailkatu zen (2 ordu 36 minutu eta 9 segundo).
 Emakumezkoetan, Yolanda Gutierrez galiziarrak irabazi zuen proba, 2:45:43ko denborarekin. Bigarren Amaia Ostolaza sartu zen bi ordu 49 minutu eta 32 segunduko denborarekin. Beste gipuzkoar batek osatu zuen podioa, Maria Lopez de Tejadak, hain zuzen ere ( 2 ordu 52 minutu eta 51 segundu). Maite Maiora helmuga zeharkatu zuen zortzigarren emakumea izan zen eta bere kategoriako, senior emakumezkoak, laugarren sailkatua. Hiru ordu, bi minutu eta bederatzi segundoan osatu zuen maratoia.

Mendaroarren eta elgoibartarren sailkapenak: (sailkapen osoa hemen)
  • Iker Mayora Elizondo 2:34:40 (13. postua)
  • Jose Antonio Ruiz del Rey 2:36:09 (17)
  • Alonso Gomez Viña 2:41:17 (43)
  • Xabier Bergaretxe Olabide 2:43:11 (57)
  • Gotzon Zulaika Arakistain 2:52:17 (192)
  • Maite Maiora Elizondo 3:02:09 (454)
  • Iker Amutxastegi Fernandez 3:30:18 (1.406)
  • Miguel Angel Montes Crespo 3:32:22 (1.460)
  • Borja Rodriguez 3:33:17 (1.523)
  • Asier Arzamendi Mujika 3:38:47 (1.673)
  • Fernando Loyola Zelaia 3:42:55 (1.789)
  • Mikel Cortabitarte Berasaluze 3:53:29 (2.063)
  • Javier Hernando Albert 3:55:11 (2.118)
  • Miguel Angel Castro Garrues 4:00:10 (2.243)

Argazkiak:

1706637935522 Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu dira Donostiako maratoian

1706637935610 Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu dira Donostiako maratoian

Alonso Gomez, 1521 dortsalarekin.

1706637935767 Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu dira Donostiako maratoian

Xabier Bergaretxe, 2617 dortsalarekin.

1706637935930 Iker eta Maite Maiora anai-arrebak nabarmendu dira Donostiako maratoian

Gotzon Zulaika, 2818 dortsalarekin.

Borja Rodriguez, 427 dortsalarekin.

Lotura duten albisteak: