Iaz ekin zion Diputazioak Debabarrenako landare inbaditzaileak kentzeari. Lan horren emaitzak, baina, epe luzera ikusiko direla adierazi dute Debegesako arduradunek, jarraikortasuna behar duen lana dela argudiatuz. Ibaiertzetan egiten diharduten garbiketaz gain, landare horiekin behin betiko amaitzeko ezinbestekoa da ibaietatik kanpo dauden aleak ere deuseztatzea. Horretarako Debegesak herritarren laguntza eskatu du, batez ere mendi inguruetan egon litezkeen espezie inbaditzaileak identifikatzen laguntzeko.
•Landare kaltegarrienak
Gure eskualdeko landare inbaditzaile ohikoenak eta kaltegarrienak Reynutria, Buddleja eta Cortaderia dira. Hain justu ere, landare espezie horiei buruzko gida bat argitaratu du Debegesak bere webgunean: Deba eta Ego ibaietako landare inbaditzaileei buruzko gida (PDF).
Era berean, norbaitek andare inbaditzaile horietako bat ikusiz gero, debaibaia@debegesa.com helbidera idatzi eta non ikusi duen jakinaraztea eskatzen da.
∞Lotura duten albisteak:
- Deba ibaiko fauna eta flora zaintzeko konpromisoa hartu dute Debabarrenako agintariek (2010-06-08)
- Hondakinez beteriko 150 poltsa atera zituzten Deba ibaia garbitzen jardun zuten lagunek (2011-11-15)