Deparkel, Debarrenako Parkinsonaren Elkarteak antolatuta,
parkinsonari buruzko hitzaldia eskainiko du Ibon Aritzeta psikologoak,
eguazten honetan, azaroaren 28an. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi
gelan izango da, 19:00etan hasita.
Parkinson gaitzaren inguruan berba egingo du Ibon Aritzetak, baina, batez ere, gaitzaren inguruko alor psikologia aztertuko du. Deparkelentzat lanean diharduen psikologoa da Aritzeta, eta bere lana nazioartean saritua izan da.