‘Bodologuak’ umorezko lanaz gozatzeko aukera izango da gaur, Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2012ko aza. 30a, 09:38

 
Bodologuak lana taularatuko du Txintxeta Produkzioak-ek gaur (azaroak 30), Elgoibarko Herriko Antzokian. Umorezko lana da, eta Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu dira aktoreak. 20:30ean hasiko da antzezlana.



1706637933329 ‘Bodologuak’ umorezko lanaz gozatzeko aukera izango da gaur, Herriko Antzokian

Nork esan zuen euskalduna izatea erreza zela? Eta oporretara joatea mundiala dela? Zein kristori bururatu zitzaion elkarte gastronomikoak sortzea? Eta Fox Terrierrari txubaskeroa janztea?. Galdera horiei eta beste askori erantzungo diete Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktoreek Bodoguluak umorezko lanean. Aski ezagunak dira hiru aktoreak. Pagadizabal Wazemank, Noaoa, Uiiiii eta Finlandia saioetan agertu izan da; gainera, antzerkian, irratian eta zineman ere aritu da. Lasak, berriz, Kutsidazu bidea, Ixabel, Arriya eta Urte berri on, amona! filmetan parte hartu du, besteak beste. Oparoa da, era berean, Aranbururen ibilbidea ere; Yoyes, Aupa Etxebeste, Zeru horiek eta Eutsi! filmetan azaldu da, eta bestelako lanak ere egin ditu aktore azpeitiarrak.

 Sarrerak servikutxa bidez, www.kutxa.es bidez edota 943 001 200 telefonora deituta erosi daitezke. Hala ere, egunean bertan ere erosi ahal izango dira, Herriko Antzokiko lehiatilan bertan.