Mendaro dantzan jarri zuen euskararen aldeko 'flasmob'-ak

elgoibarren.net 2012ko abe. 4a, 18:11

Mendaroko Udalak eta Euskara Taldeak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dut ‘flashmob’-a grabatu zuten atzo Mendaron, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Arrakasta izan zuen deialdiak eta herriko plaza bete zuten mendaroarrek. (bideoa dauka)

  17:00ak aldera hasi zituzten entseguak, eta 18:00etarako bete egin zen plaza. Esne Beltza taldearen Nahi dut abestiarentzako prestaturiko koreografia dantzatu zuten aldarrikapena eta jaia uztartzeko ekitaldira batu ziren mendaroarrek. Goiko bideoan ikus dezakezue flashmob-aren emaitza.

1706637922126 Mendaro dantzan jarri zuen euskararen aldeko 'flasmob'-ak

1706637922197 Mendaro dantzan jarri zuen euskararen aldeko 'flasmob'-ak