Gaur hasiko da Defibel elkarteak mina arintzeko tekniken inguruan antolatu duen ikastaroa

elgoibarren.net 2012ko abe. 4a, 20:09

 
Defibelek, Fibromialgia eta Astenia Kronikoa dutenen Debabarrenako elkarteak, EFT liberazio emozionalerako eta mina arintzeko teknikak izenburuko ikastaroa antolatu du abenduaren 5, 12 eta 19rako. Iñaki Figueiredo EFT formatzaileak  (ondoko argazkian) emango du ikastaroa. Doako ikastaroa da.


 Mina arintzeko teknikei buruzko ikastaroa eskainiko du Iñaki Figueiredok. EFT teknikan oinarritutako sendabideak azalduko ditu, hau da, emozioak askatzeko teknikan oinarritutakoak. Orratzik gabeko akupunturaren teknika erabiltzen du, eta gorputzeko leku jakin batzuetan emandako kolpe txikien bidez arintzen du mina. Defibel elkarteak antolatuta, hiru saio emango ditu: hilaren 5ean, 12an eta 19an; Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 17:00etatik 19:30era. Doako ikastaroa da, eta edozein herritarrek hartu dezake parte.

 Informazio gehiagorako: 943 700 828 edo asoc.defibel@gmail.com edo irakurri BARREN astekariak (846. zenbakia/PDF) Iñaki Figueiredori eginiko elkarrizketa.