Oraindik eman daiteke izena Atxutxiamaikaren Negulekuetan

elgoibarren.net 2012ko abe. 5a, 10:52

 
Neguko egun hotz eta motzetan etxetik irten eta ondo pasatzeko aitzakiarik ez dagoela uste dute Atxutxiamaikako arduradunek, eta horregatik antolatu dituzte, beste behin ere, Negulekuak. Abenduaren 14an amaituko da izena emateko epea.



1706637911521 Oraindik eman daiteke izena Atxutxiamaikaren Negulekuetan

Atxutxiamaika Aisialdi taldeak Negulekuak antolatu ditu txikienentzat eta irteerak nagusiagoentzat. Negulekuak abenduaren 26, 27, 28 eta 31n eta urtarrilaren 2,3 eta 4an izango dira Ludotekan eta Gaztelekuan. Izena emateko epea gaur (abenduak 5) amaitzen bazen ere, abenduaren 14ra arte luzatu dute izena emateko aukera. Hona hemen informazio zehatzagoa: klik
  • Izena emateko egin klik
 Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera edo deitu 943 741 626 zenbakira.