Lingua Nabajorum: Euskeraren Historioa bi Txoriburuk Kontatua

elgoibarren.net 2012ko abe. 5a, 11:48

 
Lingua Nabajorum antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, abenduak 5, Herriko Antzokian (20:30). Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren antzezlanak Euskara eta Euskal Herriko historiari buruzko interpretazio txoroa eskaintzen du, umorearen ikuspuntutik hartuta.



1706637911062 Lingua Nabajorum: Euskeraren Historioa bi Txoriburuk Kontatua

Euskararen historiaren inguruko lana egin du Ez dok hiru taldeak. Euskaldunak beti ibili dira liskarretan kanpokoekin zein euren artean, eta antzezlanean kontatzen duten teoriaren arabera, liskar horiei esker sortu eta garatu da euskara. Gatazkak, era batekoak edo bestekoak, beti izango direla defendatzen dute antzezlaneko protagonistek, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, baina oztopo guztien gainetik euskarak aurrera egingo duela. Horretarako haitzuloetatik hasi eta gaur arteko pasarteak gogoratuz edo asmatuz 16 sketch biltzen dituzte. Paradisuko aldi mitologikotik hasi eta euskara batura heldu arte.
 Euskal publiko osoari zuzenduta dago antzezlana, euskalduna zaharra nahiz euskara ikasten hasi berriak izan.
 Sarrerak leihatilan bertan salduko dira, bederatzi euroan (Ikasleek eta Gazte Txartela dutenentzat sei euro).