Herriko hainbat aparkalekutan eginiko aldaketen berri eman du Udalak

elgoibarren.net 2012ko abe. 5a, 15:43

Elgoibarko aparkaleku publiko guztiak berriz ere doakoak izango direla jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Izan ere, orain arte ordaindu egin behar zen Guasseko aparkalekuan ibilgailua lagatzeagatik. Aurrerantzean, baina, doakoa izango da. Hala ere, TAO sistema mantendu, eta hiru orduz gehienez aparkatu ahal izango da. Bigarren berrikuntza nagusia, Bernardo Ezenarro eta Sigmako aparkaleku estalian doako TAO sistemak jarriko dituztela da. Aurrekoez gain, azken lau urteetan 292 aparkaleku berri sortu dituztela herrian azaldu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak.



Parkimetroak prest B. Ezenarro kalean eta Sigman

Parkimetroa Bernardo Ezenarro kalean.

Abenduaren 11tik aurrera, Bernardo Ezenarro kalean eta Sigmako aparkaleku estalian TAO sistema abian jarriko dute. Doako TAO sistema izango da bietan, baina Bernardo Ezenarro kalean ordu eta erdian aparkatzeko aukera emango du parkimetroan ateratako txartelak eta, Sigman, berriz, hiru orduan aparkatu ahal izango da, asko jota.
  Alfredo Etxeberria alkateak azaldu duenez, erdigune guztira zabaldu nahi izan dute doako TAO sistema. Hala, Plaza Txikitik Herriko Antzokiraino doan tartean, 90 minutuz aparkatu ahal izango da. Bernardo Ezenarron autoa aparkatu eta 90 minutuak pasa ostean, denbora tarte bat pasa arte ezingo dela Uparitzagako aparkalekuan aparkatu zehaztu du Etxeberriak, zonalde berdinekoak direla-eta. Aldiz, aukera egongo da Plaza Txikiko aparkalekura lekuz aldatzeko.
Ordutegiak
  Plaza Txikia, Bernardo Ezenarro eta Uparitzaga kaleko aparkaleku mugatuen ordutegiak:
  • Astelehenetik barixakura: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00
  • Zapatuetan: 9:00-13:00
  Guass eta Sigmako (estalia) aparkalekuetako ordutegia:
  • Astelehenetik barixakura: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00
  • Zapatuetan: 9:00-13:00

1706637910624 Herriko hainbat aparkalekutan eginiko aldaketen berri eman du Udalak

292 aparkaleku-plaza berri azken lau urteetan
  Era berean, azken lau urteetan Elgoibarren sortu dituzten aparkaleku-plazen berri eman du Alfredo Etxeberriak. Guztira 326 aparkaleku-plaza berri sortu dituztela azaldu du, eta 34 aparkaleku kendu. Hortaz, 292 dira azken lau urteotan sortutako plaza berriak. Hona Elgoibarko Udalak emandako datuak:

Aparkaleku berriak:
  • Altzola 23 aparkaleku-plaza
  • Urruzuno 45 
  • Iñigez Karkizao 22 
  • Gabriel Krutzelaegi  40 
  • Ikastola ondoko aparkalekua 33 
  • Ikastolarako bidean  15 
  • Guass (Maalan)  66 
  • Ubitarte Gain (Azkue)  32 
  • Sigma 50 
  • Guztira: 326 aparkaleku-plaza
Kendutako aparkalekuak
  • Ikastola ondoan  12 aparkaleku-plaza
  • P.M. Uruzunon  4
  • Juan Muguerzan  18
  • Guztira: 34 aparkaleku-plaza.
Lotura duten albisteak: