Beteranoak baina sasoi betean

elgoibarren.net 2012ko abe. 5a, 20:47

Joseba Etxeberria omenduko du Klub Deportibo Elgoibarrek, abenduaren 22an, futbol jokalari ohiaren ibilbide profesionala goraipatzeko. Omenaldia borobiltzeko, C.D. Elgoibarko eta Athleticeko beteranoek elkarren aurka jokatuko dute Mintxetan. Partida hori behar bezala prestatzeko asmoz, S.D. Eibarko beteranoen aurka neurtu zituzten indarrak Klub Deportiboko jokalari ohiek, eta ez zuten itxura txarrik eman.



C.D. Elgoibarko eta S.D. Eibar taldeetako beteranoek joan den domekan jokatu zuten elkarren aurkako partida, Ipurua futbol zelaian. Talde batean zein bestean aritutako jokalariak batu ziren berdegunean eta oraindik sasoi betean daudela erakutsi zuten gehienek. Banako berdinketarekin amaitu zen partida.