Zebra-bide berria, anbulatorioa eta Azkueko igogailua lotzeko

elgoibarren.net 2012ko abe. 6a, 10:27

 
Anbulatorio inguruko bide segurtasuna hobetzeko neurriak hartuko ditu Elgoibarko Udalak. Horretarako, zebra-bide berria egingo dute Bernardo Ezenarro kalean, anbulatorioaren aurrean (ondoko argazkietan). Elgoibarko osasun zentroa eta Azkue (San Roke) auzora igotzeko igogailua batuko ditu zebra-bideak.



1706637909317 Zebra-bide berria, anbulatorioa eta Azkueko igogailua lotzeko

Oinezkoek nahi duten lekutik gurutzatzen dute errepidea ingurune horretan. Denbora eta esfortzua aurrezteko zuzeneko bidea aukeratzen dute gehienek, hori baita anbulatorioa eta igogailua arteko tartea gainditzeko modurik azkarrena. Ez, ordea, seguruena. Hori dela-eta, zebra-bidea jarriko dute tarte horretan. Horrez gain, irisgarritasuna hobetzeko, anbulatorio aurreko sarrera zein igogailuaren aurrekoa, zebra bidearen bi muturrak, alegia, berdinduko dituzte.
 Igogailuaren aurrean dagoen errepide zati bat ere oinezkoentzako espaloi izatera pasako da, autoek aparka ez dezaten loreontziak jarrita dauden zatia, hain zuzen ere.