Jostailuak aukeratzeko gomendioez gain, Ludotekako erabiltzaileek euren botoekin aukeratutako jostailu arrakastatsuenekin osatutako erakusketa antolatu dute Ludotekako arduradunek. Era berean, hitzaldi-tertulian parte hartzen dutenek AIJU erakundeak (Centro Tecnologico del Juguete) argitaratzen duen jostailuen gida jasoko dute oparitzat.
Euskaraz zein gaztelaniaz izango da hitzaldi-tertulia, abenduaren 13an, 19:00etan hasita, Elgoibarko Ludotekan (Gabriel Kurutzelaegi 6, behea). Herriko guraso eta ume guztiei zuzendua dago. Ez dago aurrez izena eman beharrik.
Informazio osoagoa 943 748 883 telefonora dei eginda edo ludoteka@elgoibar.org helbide elektronikora idatzita.