Iñaki Santiso ondarrutarrak, Gorka Ripodas eta Martin Montañes iruñarrekin batera, Asia erdialde ezezagunera egin zuten bidaia harrigarriaren nondik norakoak azalduko ditu Morkaikoren eskutik gaur eskainiko duen hitzaldian. Kirgizistan eta Kazajstan arteko mugan aurkitzen den Khan Tengri gailur ezkutura, Tien Shan mendilerroan, Mendikate Zerutiarraren eremuak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du Santisok, bidaiatzeko beharrik gabe.