Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, euskaltegi eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, 2013 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura. Egutegia Elgoibarko Original diseinu grafiko-etxeak egin du.
- Ikus hemen: 2013ko egutegi handia (PDF)
Aurtengo lehiaketa arautu duten oinarrietan hainbat berrikuntza egin dituzte antolatzaileek. Hala, lehiakideek aurkeztu ahal izan dituzten argazki kopurua seikoa izan da (iaz arte 3 argazki) eta argazkien bidez irudikatu behar izan duten gaia “Elgoibarko gizarte bizitza” izan da. Horrela bada, bosgarren argazki lehiaketa honetan 34 lagunek parte hartu dute eta 148 argazki aurkeztu dituzte, aurreko urtean baino dezente gehiago (2012 urtean, 90 argazki). Saridunek 65 euroko saria jaso dute, eta sarituak izan diren argazkiak ondorengoak izan dira:
- URTARRILA, Imanol Cerdeira Lasheras
- OTSAILA, Miren Gurutze Ariznabarreta Atxa
- MARTXOA, Eulogio Mancebo Iranzo
- APIRILA, Manu Sanchez Conde
- MAIATZA, Manu Sanchez Conde
- EKAINA, Andoni Segundo Armero
- UZTAILA, Eulogio Mancebo Iranzo
- ABUZTUA, Izaskun Estibaritz Astarloa
- IRAILA, Cristina Lopez Gonzalez
- URRIA, Aitor Zabala Iriondo
- AZAROA, Arkaitz Mujika Urain
- ABENDUA, Andoni Segundo Armero
•Kale-izenak gizarteratzeko ahalegina
2013 urteko egutegi handian, Elgoibarko argazkiak ikusteaz gain, toponimia lanaren ondorioz, izen aldaketa edota grafia aldaketa izan duten kale-izenak azaltzen zaizkigu, baita aldaketa horien arrazoiak ere. Honen helburua kale-izen horiek gizarteratzea da, eta poliki-poliki herritarrak erabiltzen hastea. Egutegi txikian, berriz, udal zerbitzuetako telefono zenbakiez gain, euskalgintzako beste telefono zenbaki batzuk ere ageri dira, eta herritarrentzat inportanteak diren beste zenbaki batzuk baita ere.

∞Lotura duten albisteak:
- Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak (2012-10-25)
- Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte (2012-02-02)
- 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan (2011-11-07)
- Agortu egin da Udalak argitaratutako 2011ko egutegia (2011-01-07)
- Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak (2010-10-27)
- 2010eko egutegia aurkeztu du Udalak (2009-12-15)
- Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan (2009-11-13)
- Elgoibartarren argazkiekin osatu du Udalak 2009ko egutegia (2008-12-12)
- 2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak (2008-10-09)
- 2009ko egutegiaren irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak (2008-09-09)