Euskal pilota egokitua ezagutzeko aukera ona Elgoibarren

elgoibarren.net 2012ko abe. 14a, 09:36

 
Gipuzkoako II. Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatu honetan, abenduaren 15ean, Elgoibarren. Hala, euskal pilota egokitua ezagutzeko aukera paregabea izango da.

 


  Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatu dute Euskal Pilota Egokituko II. Txapelketa. Txapelketa horrek Elgoibarko Ideko enpresaren babesa du, eta hori izan da finalak Elgoibarren jokatzeko arrazoia, federazioetako arduradunek halaxe proposatu baitzioten Elgoibarko Udal Kirol Patronatuari.
 Ikastolako frontoian jokatuko dira finalak, 10:00etatik aurrera.