Bigarren multzoko liderra da Concepto Egile. Orain arte jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte, bederatzi. Zierbena taldea dago bigarren postuan sailkatuta. Bizkaitarrek ere partida guztiak irabazi dituzte, baina Debabarrenako taldeak baino partida bat gutxiago jokatu dutelako daude bigarren postuan (ikusi sailkapena). Bigarren B mailan dauden sei multzoak kontutan hartuz gero ere, hau da, lehian diharduten 96 taldeak, denboraldiko bi talderik onenak dira bi euskal taldeak. (ikusi bigarren B mailako super sailkapena)
Liga erregularraren amaieran multzo bakoitzeko lehen sailkatuek eta bigarren postuan sailkatzen diren lau talde onenek jokatuko dituzte igoerako kanporaketak. Hala, igoera lortzeko bost kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa horietako irabazleek lortuko dute sari nagusia: Espainiako Zilarrezko Mailara igotzea.
Concepto Egile eta Zierbenaren arteko partida bihar jokatuko dute Zierbenan, 18:00etatik aurrera.
•Gipuzkoa eta Euskadiko selekzioen deialdia
Selekzioen deia jaso dute Debabarrena areto futbol taldeko zenbait jokalarik. Gipuzkoako jubenilen selekzioko hautatzaileak Debabarrena klubeko bigarren taldeko bost jokalari deitu ditu. Honako hauek dira hautatuak: Edu Sousa, Abraham Elcorobarrutia, Adrian Ramirez, Sergio Del Olmo eta Michael Vidal. Azken jokalari hori, Michael Vidal, Euskadiko selekzioarekin jokatzeko ere hautatua izan da. Jubenil mailako jokalaria den arren, denboraldi honetan bost partida jokatu ditu dagoeneko lehen taldearekin, Concepto Egilerekin. Bigarren B mailan gol bat sartzeko aukera ere izan du etorkizun handiko jokalariak.
∞Lotura duten albisteak:
- Lidergoan jarraitzen du Concepto Egilek, bost jardunaldiren ostean (2012-11-06)
- Landutako garaipena lortu zuen Concepto Egilek denboraldiko lehen partidan (2012-10-09)
- Gipuzkoako talde erreferentea izatea da Debabarrena areto futbol klubaren helburua (2011-07-06)
- Concepto Createch taldeak mailaz igotzea lortu du lau jardunaldiren faltan (2011-04-12)