Sari banaketa domekan (abenduak 16) izango da,13:00etan, San Bartolome parrokian, eta jasotako lan guztiekin erakusketa bat osatuko dute gero. (San Bartolome kaleko 18. atarian, Arrieta jantzidendaren lokalean). Iaz, Eider eta Goizeder Arnedo ahizpek aurkeztutako mugimendudun jaiotza batek irabazi zuen lehen saria (goiko argazkian). Guztira 140 neska-mutilek parte hartu zuten jaiotzak egiten eta lehiaketarako aurkeztutako lanak 35 izan ziren. Aurtengoa, Jaiotza lehiaketaren 26. ekinaldia izango da. Jarraian, 2011ko lehiaketako hainbat argazki:
•Parrokiko jaiotza biziduna
Bestalde, Parrokiko jaiotza biziduna abenduaren 20an, eguenean, inauguratuko dute Elgojaiotzakoek Parrokiako kaperan. Astelehenetik barixakura 17:30etik 20:30era zabalduko dute, eta zapatuetan eta jai egunetan, 10:30etik 13:30era goizez, eta 17:30etik 20:30era arratsaldez.
•Bideoa: 2011ko Elgoibarko jaiotza mekanikoa. (Aurreko urteetako jaiotzen bideoak Elgojaiotzak youtuben duen kanalean)