Joan den martitzenean, abenduaren 11n, hasi zen 2012ko Jubilatuen Astea, eta hilaren 16ra arteko egitaraua antolatu du Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak. Besteak beste, txokolate jana egin dute, Gabonetako otarrak zozketatu dituzte, eta, eguenean 80 urtetik gorakoentzako bazkari berezia egin zuten. 2012an urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak omendu zituzten.
- Honako hauek dira omendu zituzten bederatzi bikoteak: Pedro Mari Garate eta Luzia Elorza; Pedro Cambero eta Juliana Borreguero; Victor Torralba eta Maria Conslacion Mediavilla; Fernando Ruiz eta Isabel Guerra de Nova; Jose Antonio Gonzalez eta Mercedes Juez; Brigido Cobos eta Antonia Salas; Enrike Zabala eta Maria Natividad Iriondo; Manuel Salegi eta Amelia Martinez eta Antonio Garcia eta Heliodora Serrano. Lore sorta eta oroigarria jaso zituzten bikote guztiek. Ondoren bazkaria egin zuten. Eta, 80 urtetiok gorakoentzat izan arren, gainezka egon zen Jubilatuen Biltokia.