Parrokiako katekistek 26. Jaiotza Lehiaketa antolatu dute aurten, 14 urtetik beherako gaztetxoentzako. Guztira 26 lan aurkeztu ziren lehiaketara eta, epaimahaikideen iritziz, Eider eta Goizeder Arnedo ahizpek aurkeztutako jaiotzak merezi zuen lehen saria. Hegalak mugitzen zituen haize-errota bat nabarmentzen zen irabazleek eginiko lanean. Bigarren saria, berriz, Danel eta Nerea Zubizarreta eta Elene eta Ainhoa Arnedok osatutako taldeak aurkeztutako lanak jaso zuen. Udazken ukituko jaiotza aurkeztu zuten horiek.
•Jaiotza guztiekin erakusketa
Domeka goizean elkarren ondoan jarri zituzten lehiaketara aurkeztutako lan guztiak, parrokiako arkupeetan. Hara joateko aukerarik izan ez zenutenok San Bartolome kalean duzue gaztetxoek eginiko jaiotzak ikusteko aukera, lan guztiekin erakusketa bat osatu baitute. San Bartolome kaleko 18. atarian, Arrieta jantzidendaren lokalean, daude ikusgai.

Ondorengo argazki bilduman ere ikus
ditzakezue.