Joseba Etxeberria: “Omenaldi partida honekin nire ibilbideko ziklo bat itxiko dut”

elgoibarren.net 2012ko abe. 17a, 17:38

 
Joseba Etxeberriaren omenez, C.D. Elgoibarko beteranoak Athleticeko beteranoen kontra lehiatuko dira zapatuan (abenduak 22) Mintxetan, 16:30etik aurrera. Sarrerak bost euroan jarri dituzte salgai, baina 18 urtez beherakoak doan sartu ahal izango dira. Bi taldeek maila handiko jokalariak batu dituzte hamaikakorako.


1706637899869 Joseba Etxeberria: “Omenaldi partida honekin nire ibilbideko ziklo bat itxiko dut”

Barixakuan egin zuten omenaldi partidaren aurkezpena, eta ekitaldian Joseba Etxeberria bera ere egon zen, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearekin eta C.D. Elgoibarko ordezkariekin batera. “Partida honekin nire ibilbideko ziklo bat itxiko dut”, adierazi zuen Etxeberriak.
 Bi taldeetan egindako urteengatik, lehenengo zatia Athleticekin jokatuko zuela iragarri zuen eta bigarren zatia, Elgoibarrekin. Maila handiko jokalariak batu dituzte hamaikakorako bi taldeek ere.

Ibilbide oparoa

 Joseba Etxeberria 8 bat urte zituela hasi zen Elgoibarren jokatzen, eta Realarekin debutatu zuen Espainiako Ligako lehenengo mailan. Athleticek fitxatu zuen gero, eta 2009-2010. denboraldian erretiroa hartu zen arte, hamabost denboraldi egin zituen talde zuri-gorrian eta 514 partida jokatu zituen [Jose Anjel Iribar eta Txetxu Rojoren atzetik Athleticen partida gehien jokatu dituen jokalaria da].  Etxeberriarengatik 550.000.000 pezeta (3.300.000 euro) ordaindu zizkion Athleticek Realari, eta diru horren %10 C.D. Elgoibarrentzat izan ziren jokalaria formatzen egindako lanagatik (330.000 euro guztira).

Lotura duten albisteak: