Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkariek gogora ekarri dutenez, Mamo Woldek nazioarteko izaera eman zion Mugertza krosari. “Aitzindaria izan zen Wolde. Haren atzetik Elgoibartik pasa diren goi mailako atleten zerrenda luzeko lehena, hain zuzen ere”. 1963ko urtarrilaren 20an parte hartu zuen estreinako aldiz Woldek Elgoibarren, eta beste hiru urtez ere bai ondoren (1963, 1964, 1967 eta 1968). Parte hartu zuen guztietan irabazi zuen Elgoibarko proba. Garaipenez harago, baina, harreman berezia sortu zen antolatzaileen eta korrikalariaren artean. Elgoibartarren artean ere arrasto handia laga zuen.
•Azkueren argazkia
Gaur egun sona handiko krosa da Elgoibarko Mugertza krosa. Eta hein handi batean, Mamo Wolderi zor dio sona horren zati bat. “Mamo Wolde pertsona garrantzitsua izan zen krosarentzat eta merezi zuen aitortza bat. Horixe izan da aurtengo edizioan bere argazki bat jartzeko arrazoia”. Azkue argazkilari elgoibartarrak atera zuen aurtengo kartelean ikusi daitekeen argazkia. Leruneko zirkuituan atera zuen, 1963an. Tsegarie Mariam herrikidea hartu zuen orduan mendean Woldek, eta 80.000 pezeta irabazi zituen saritan.
Atletismoak eman duen izar handienetako bat izan da Demisse "Mamo" Wolde (Jirgalem, Etiopia, 1932- Adis Abeba, Etiopia, 2002). 1968ko eta 1972ko Olinpiar Jokoetan dominak irabazi zituen, eta 1960an Erromako Olinpiar Jokoetako maratoia oinutsik irabazi zuelako ezagun egin zen.

•Urtarrilaren 13an
Juan Mugertza Nazioarteko krosaren 70. ekinaldia 2013ko urtarrilaren 13an jokatuko da Minxetako ingurunean.

- Informazio osoagoa: mintxeta.com
∞Lotura duten albisteak: