Ireki dute lurrazpiko pasabide berria Urruzunon

elgoibarren.net 2012ko abe. 18a, 21:13

Gaurtik aurrera erabiltzeko moduan dago Pedro Mugurutza etorbidea eta Iñigez Karkizao kalea lotzeko eraiki duten lurrazpiko pasabide berria. Honekin batera, atzotik indarrean dago trafikoaren norabidean egin duten aldaketa. Hala, Iñigez Karkizao eta Gabriel Krutzelaegi kaleetan gora joan beharko da aurrerantzean.



 Obegisa S.A. enpresak egin ditu Iñigez Karkizao kalea urbanizatzeko lanak, tartean lurrazpiko pasabide berria. Iñigez Karkizao kaleko obretan trazatua berritzea, eta inguru horretako trafikoaren joan-etorria arintzea izan dira lanak egitearen arrazoi nagusia. Besteak beste, euri uren sarea, argiak eta zorua ere berritu dituzte ingurune honetan. Lurrazpiko pasabideari dagokionez, pasabide zaharra zegoen lekutik gertu egin dute berria. Beheko sarrera, Pedro Mugurutza kalekoa, lehengo bera da, baina irteera lehengoa baino metro batzukbeherago dago orain. Hasierako proiektuak ez zuela jasotzen lurrazpiko pasabidea egitea argitu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Alabaina, egitea erabaki zuten azkenean. "Bi kaleak batzeko igogailua egongo da metro batzuk gorago eta, hortaz, auzotarrek ez dute pasabidearen beharrik izango. Hala ere, urte askoan izan dute pasabidea, eta badaezpada pasabide berria egitea hobe izango zela erabaki genuen. Eta orain zen momentua". 

1706637877410 Ireki dute lurrazpiko pasabide berria Urruzunon

1706637877493 Ireki dute lurrazpiko pasabide berria Urruzunon