Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herriko kluben lana aintzat hartu eta klub bakoitzeko kirolari zein kirolaren alde lanean diharduten hainbat lagun sarituko ditu 2012ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietan. Herriko kirol elkarte bakoitzak, bere modalitatean, saria jasotzea merezi duen kirolaria, zuzendaria, entrenatzailea edo laguntzailea aukeratuko du. Horrez gain, Udal Kirol Patronatuak bi sari berezi banatuko ditu. Hortaz, guztira 17 sari banatuko dituzte.
•Txirrindularitzaren gaur egungo egoera eztabaidagai
Txirrindularitzaren egoerari buruzko mahai inguruarekin hasiko da sari banaketa ekitaldia., 19:00etan. Txirrindulari profesionalek eta izandakoek hartuko dute parte solasaldian. Honako hauek izango dira mahaikideak:
Txirrindularitzaren egoerari buruzko mahai inguruarekin hasiko da sari banaketa ekitaldia., 19:00etan. Txirrindulari profesionalek eta izandakoek hartuko dute parte solasaldian. Honako hauek izango dira mahaikideak:
- Eneritz Iturriaga: 32 urteko abadiñoarra, aurten utzi du txirrindularitza eta estatuko onenetarikoa izan da bere ibilbidean.
- Pedro Horrillo: 38 urteko ermuarra, Quick Step eta Rabobank taldeetan aritutakoa.
- Iban Velasco: 32 urteko arrasatearra. Azken 5 urteetan Euskaltelen izan eta gero, aurten Caja Ruralen korrituko du.
- Ruben Perez: 31 urteko zaldibiarra. Azken 7 urteak Euskaltelen daramatza.
- Amets Txurruka: 30 urteko etxeberriarra. Euskalteletik Caja Ruralera pasako da denboraldi berrian.
- Koldo Fernandez de Larrea: 32 urteko gasteiztarra, Garmin taldean arituko da denboraldi berrian.
•Aurreko urteetako sarituak: