Bestelako ukitu txiki batzuk ere egin dizkiote aurten jaiotza mekanikoari. Hala, pipa erretzen ari den gizonaren atzean kulunka batean jolasean ari diren bi ume jarri dituzte, eta artaldeetako bat ere berria da. Bitxikeria gisa, erditzen ari den ardia topatuko du begi zorrotzeko ikusleak. Era berean, gaztelua zaintzen jarri dituzten bi soldaduak ere berriak dira.
Lau-bost laguneko taldeak sortu zuen jaiotza mekanikoa Elgoibarren, orain 33 urte. Hasierako jaiotza hura osatzen eta dotoretzen joan dira urtetik urtera. Gaur egun, 55 figura inguruk dute mugimendua. Izarrek distira egiteko erabiltzen duten sistema ere deigarria da. 1.400 izar daude jaiotzan eta izar bakoitza zuntz optikoarekin lotu dute energia iturrira. Hori bai dela ìtxinoen lanaî.
- Jaiotza ikusteko ordutegia: Astebarruan 17:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuetan eta jai egunetan, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.
•Argazkiak: Aurtengo berrikuntzetako batzuek.
•Bideoa: 2011ko Elgoibarko jaiotza mekanikoa. (Aurreko urteetako jaiotzen bideoak Elgojaiotzak youtuben duen kanalean)
∞Lotura duten albisteak:
- Julen Zabaletak jarri du martxan aurtengo jaiotza mekanikoa (2011-12-21)
- Jaiotza Bizidunak ere bat egin du Udal Musika Bandaren urteurrenarekin (2010-12-20)