Haur krosa jokatuko da bihar (abenduak 22) Mendaron. Herriko txirrindulari elkarteak
antolatu du, kirola ere euskaraz bizi daitekeela gogorarazteko, eta
dagoeneko 120 ume baino gehiagok eman dute izena ikastolan. Bihar bertan ere eman ahal izango da izena, lasterketa hasi baino orduerdi aurretik, Mendarozabalen. Bukaeran, txutxeak eta freskagarri eta domina bana jasoko dute parte-hartzaileek (ondoko argazkian).