Thiare familiak laguntza behar du

elgoibarren.net 2012ko abe. 21a, 11:42

Hilabete inguruko haurra hil da asteon Elgoibarren, bat-batean. Gurasoak senegaldarrak ditu, eta sorterrira eraman nahi dute txikiaren gorpua, baina baliabideak falta dituzte. Hori dela-eta, Herri Eskolako Kalamua guraso elkartekoek diru-bilketa kanpaina hasi dute herrian. Thiare familiari lagundu nahi dionak bi aukera ditu diru-ekarpenak egiteko.


  • Kutxaren ondorengo kontu korronte honetan: 2101.0036.62.0013119979
  • Astigarragan, Pitxintxun, Doña Mercedesen eta Gloria okindegian jarri dituzten kutxetan dirua lagata.
Abenduaren 31ra arte bukatuko da diru laguntzak egiteko epea.