Izan ere, 12:30ak eta 14:00ak bitartean haurren gutunak jasoko dituzte Olentzero eta Mari Domingik. Zain egon beharreko denbora arintzeko, gainera, txosna ere jarriko dute Atxutxiamaikakoek, eta han txorizo pintxoak eta txokolate eta txorizo taloak jateko aukera izango da.
Kalejiran irten aurretik, 11:00etan, San Lazaro egoitza bisitatuko dute Mari Domingik eta Olentzerok. Gaztelekuko gazteen laguntza izango dute han opariak banatu eta gabon kantak abesteko. 11:15ean, berriz, 300 ume inguruk dantzan egingo diete harrera Olentzerori eta Mari Domingiri Maalan. Gero hasiko da kalejira.
•Trafikoan aldaketak
Trafikoan ere izango du eragina kalejirak. Hala, 10:30etik 12:00etara Ermuaranbideko errotonda eta N-634 errepidekoa arteko bidea itxita egongo da. Hala eta guztiz, Iñigez Karkizao eta Gabriel Kurutzelaegitik sartu ahal izango da hirigunera. Era berean, 9:30etik aurrera oinezkoentzako izango dira San Frantzizko, Errosario eta Santa Ana kaleak.
•Mendaro
Ameikutz Musika Eskolak antolatzen du Mendaron Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Azpilgoetan hasiko dute aurten kalejira, Mañuskako iturri ondoan, 11:00etan. Handik, Garagartzaruntz abiatuko dira, plaza gurutzatu eta txaleten ondotik aurrera, eta Garagartza pasata, Estazio kaletik San Jose alderako bidea hartuko dute gero. Frontoian amaituko dute kalejira, eta han, haurren gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Ondoren, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, ordubete beranduago (12:00etan) irtengo dira kalejiran, leku beretik.