Eskuak bete lan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi

elgoibarren.net 2012ko abe. 24a, 18:48

 
Urteko egunik lanpetuena izan dute gaur Mari Domingik eta Olentzerok. Umeek ilara luzeak egin dituzte Elgoibarren eta Mendaron Olentzeroren eta Mari Domingiren altzoan eseri eta idatzi dituzten gutunak irakurri dizkiete. (argazkiak dauzka)

 


 Egun magikoa izango da gaurkoa etxeko txikienentzat, eta urte osoan txintxo portatu diren umeek saria ere jasoko dute biharamunean. Olentzero eta Mari Domingi ikusi eta beraiekin berba egiteko aukera izan dute gaur. Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldekoek antolatutako dianarekin hasi da eguna Elgoibarren. Kantuan ibili dira kalez kale, eta ondoren, 11:30ean kalejiran irten dira Olentzero eta Mari Domingirekin batera. Maalan hasi eta Kalegoen plazaraino joan dira kalejiran. Han, haurren gutunak jaso dituzte Olentzero eta Mari Domingik parrokiako arkupeetan. Eskuak bete lan izan dituzte, ilara luzeak osatu ditute-eta umeek eta gurasoek.
Zozketako zenbaki sarituak
Atxutxiamaikak eginiko zozketako zenbaki sarituak honako hauek dira.
  • 1. zenbaki saritua: 1440 (Ordezkoa: 1198)
  • 2. zenbaki saritua: 0104 (ordezkoa: 2663)