Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

elgoibarren.net 2012ko abe. 26a, 12:09

Bigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuten Alcorta Forging Group eta Somos Eibar taldeek Olaizaga kiroldegian, joan den zapatuan. Espero zen moduan, beroa izan zen Debabarrenako bi taldeen arteko derbia, bai kantxan eta bai harmailetan ere. Partida berdindua eta lehiatua jokatu zuten eta ez zen azken segundoetara arte erabaki. Azkenean, 27-28 irabazi zuten eibartarrek.



 Sailkapeneko aurreneko tokietan sartzeko aukera ona galdu zuen Alcorta Forging Group taldeak Somos Eibar taldearen aurka 27-28 galdu eta gero. Erronka zaila zuten Juanma Lopezen mutilek, multzoko oilarretako baten bisita jaso zuten eta Olaizaga Kiroldegian, Eibarko Somos Eibar taldearena, hain zuzen ere. Era berean, Ligako estreinako partidan jasotako porrotaren mendekua hartu nahi zuten elgoibartarrek, zaleen babespean. Azkenengo Kirol Sarietan saria jaso duten Sanloko jarraitzaileek ez zuten hutsik egin eta, beste behin ere, kiroldegiko harmailak bete zituzten. Partida hasteko hogei minuturen faltan apenas zegoen jarlekurik hutsik. Eibar aldetik ere makina bat ikusle etorri ziren eta haien animoak ere partida osoan entzun ziren.
Lehiatua eta berdindua
 Partidari dagokionez, berdindua eta lehiatua izan zen, hasieratik amaierara arte. Atsedenaldira hamaikanako berdinketarekin iritsi ziren, eta atsedenaren ostean ere ez zen apurtu berdinketa. Hala, partida amaitzeko hamabost minuturen faltan hogeitabinako berdinketa ikus zitekeen markagailuan. Azken minutuetan, baina, hobeto moldatu ziren eibartarrak eta gol bateko aldeaz irabazi zuten elgoibartarren aurkako derdia. Emaitza honekin, sailkapeneko 11. postura atzera egin dute Alcortakoek. Alabaina, seigarren postuan sailkatuta dagoen Sanco-Anaitasuna taldearengandik bi puntura bakarrik daude. Somos Eibarrek, berriz, hirugarren postuan jarraitzen du, liderrarengandik hiru puntura (ikus sailkapena). Orain arte jokatu dituen hamalau partidetatik sei irabazi, bat berdindu eta zazpi galdu ditu Alcorta Forging Groupek.
 Alcortak otsailaren 3an jokatuko du 2013ko lehen partida Tragaganaren, sailkapeneko laugarren sailkatuaren aurka. Ordura arte etenaldia izango du liga txapelketak, Munduko Eskubaloi Txapelketa Espainian jokatuko baita urtarrilaren 11tik 27ra bitartean.

1706637871502 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

1706637871600 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

1706637871681 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

1706637871760 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

1706637871836 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia

1706637871932 Alcortak gol bateko aldeaz galdu zuen Somos Eibar taldearen aurkako derbia


•Sanloko taldeen emaitzak
Alcortaz gain Sanloko beste talde batzuek ere jokatu zituzten partidak, joan den asteburuan. Hona emaitzak:
  • COMETEL Elgoibar 19 - 15 ATERPE Elgoibar (Infantil nesken Lurraldeko Liga)
  • Ereintza 19 - 13 PNEUMAX  (kadete mutilen Lurraldeko Liga) 
  • Ereintza 19 - 6 FEDEROPTICOS IKUS (Kadete nesken Lurraldeko Liga) 
  • Pulpo KE 17 - 21 LAUKO Elgoibar (Jubenil nesken Euskal Liga) 
  • GABAZ Elgoibar 25 - 11 Talleres Ondo (Senior gizonezkoen Bigarren mailako Lurraldeko Liga)