Zapatu goizaldean, 04:00ak aldera, atxilotu zituztela ustezko hiru lapurrak jakinarazi du Javier Oñederra Udaltzainburuak. Horietako bi, San Bartolome kaleko taberna batera sartzeko ahaleginetan ari ziren unean atxilotu zituztela azaldu du. Atxilotutako hirugarren laguna, aurreko bien ustezko gaizkidea, Santa Klara kalean aparkatuta zegoen auto baten barruan atxilotu zuten udaltzainek. Udaltzainburuak abisua eman zuten herritarrak publikoki eskertu nahi ditu, “haiei esker” atxilotu ahal izan dituzte-eta ustezko hiru lapurrak.