Inork ez daki zuzen nola, baina adituen ustez Txinatik etorritako merkantzia itsasontzietan iritsi ziren Europara Asiako liztorrak (Vespa velutina). Frantzian 2005ean detektatu zuten eta Hego Euskal Herrira Bordeletik sartu zen orain dela sei bat urte. Harrezkero, makina bat habia agertu dira Gipuzkoako hainbat txokotan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, maiatzetik hona Asiako liztorraren 657 habia kendu dituzte Gipuzkoan. Negua iritsita, habiak hustu egin dituzte liztorrek, eta diputazioak erabaki du habiak deusezteari uztea. Liztorrek ez dute behin baino gehiagotan erabiltzen habia bera. Negua iristean erregina berriak lur azpian ezkutatzen dira eta gainontzeko guztiak hil egiten dira.
Asiako liztorra pertsonentzat ez da arriskutsua; bai, ordea, erleentzat. Izan ere, horiez elikatzen da nagusiki. Denbora gutxian erle kolonia handiak akaba ditzake.
•Bideoa: Asiako liztorra erle-ehizan
Gizakiei eragin liezazkieken eragozpenez gain, benetako arazo ekologiko bihurtu da liztor asiarra. Arazoari aurre egiteko zientzialariak zertan dabiltzan jakin nahi izan zuen eitbko Teknopolis saioak. Ondorengo bideoan ikus dezakezue.
- Ander Izagirre elgoibartarrak Asiako liztorraren gainean idatzi du Euskalnatura webgunean duen blogean. Liztor Asiatikoa, Erleen etorkizuna iluntzen izeneko artikuluan aurkituko duzue liztor honen inguruko informazio osoa, hainbat argazkirekin hornituta.
•Bideoa: Asiako liztorra erle-ehizan
Gizakiei eragin liezazkieken eragozpenez gain, benetako arazo ekologiko bihurtu da liztor asiarra. Arazoari aurre egiteko zientzialariak zertan dabiltzan jakin nahi izan zuen eitbko Teknopolis saioak. Ondorengo bideoan ikus dezakezue.
∞Irakurri, bestela, gaiaren inguruko informazio gehiago honako esteka hauetan:
- Gipuzkoako Erlezaleen Elkartea
- Erleen borrero, erlezainen amesgaizto (berria.info)
- Asiatik etorri da mehatxua, geratzeko (boga.hitza.info)
- Naturaren egokitzapenari itxaron beharko, Asiako liztorra urritzen ikusteko (gara.naiz.info)