Thiare familiari laguntzeko bi artelan dohaintzan eman dituzte bi artista elgoibartarrek

elgoibarren.net 2012ko abe. 30a, 10:13

Aurreko astean aurreratu genizuen moduan, Thiare familia laguntzeko dirua batzen dihardu Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak. Hilabete inguruko semea galdu zuen Senegaletik etorritako familia honek joan den astean, bat-batean hil zen umea. Sorterrira eraman nahi dute txikiaren gorpua, baina baliabideak falta dituzte eta 4.000 eta 6.000 euro artean beharko dituztela jakinarazi dute Kalamuakoek. Orain arte jaso dituzten diru laguntzez gain, Elgoibarko bi artistak euren lanak dohaintzan eman dituztela jakinarazi dute. Gemma Monreal eta honen seme Jairo Berbel dira euren lanak eman dituzten artista elgoibartarrak.


1706637867038 Thiare familiari laguntzeko bi artelan dohaintzan eman dituzte bi artista elgoibartarr

Monrealek 1.000 euroko balioa duen koadro bat eman die Kalamua elkartekoei, eta Jairok, berriz, Afrikan ateratako koadro bat. 400 euro balio du koadroak.
Koadroa eta argazkia erosteko prest dauden herritarrak behar dituzte orain. Norbait interesatuta balego, honako e-posta helbidera mezu bat idatzi behar du: kalamua@googlegroups.com
Urtarrilaren 4a baino lehen batu behar dute ume txikiaren gorpua Senegalera bidali ahal izateko beharrezko diru kopurua.