Gabon Zahar Feria, irudietan

elgoibarren.net 2012ko abe. 31a, 10:00

Eguraldia lagun Gabon Zahar Feria jendetsua izan da aurtengoa ere Elgoibarkoa. Lehiaketei dagokionez, Ricardo Remiro Eulateko artzaiak aurkeztutako gaztak irabazi zuen 2012ko Gazta Txapeldunaren lehiaketa. Txapelketa honetan lortu duen hirugarren garaipena da. 


  • Barazkien lehiaketan Martuteneko Jose Manuel Zabalegirentzat izan zen lehen saria. Peio Rubio elgoibartarrarentzat izan zen bigarren saria eta Itziarko Mirian Arrizabalagarentzat hirugarrena.
  • Fruta lehiaketako irabazlea Mutrikuko Sagarmiña baserriko Antonio Iparragirre izan zen, bigarren saria, berriz, Hernaniko Maddi Iradirentzat, eta hirugarrena Igorreko Edurtzeta Atutxarentzat.
  • Iaz bezala, azokako saltokirik hoberenaren saria Antonio Iparragirrerentzat izan zen, eta Armaitxa Goikoa baserriko Tomas Odria Barrenetxeak mendiak hoberen zaindu dituen herriko baserritarraren saria jaso zuen.