IMHk lanerako prestakuntzarako 134 ikastaro emango ditu lehen urte erdian

elgoibarren.net 2013ko urt. 3a, 13:42

 
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak gertu dauka lanerako prestakuntzarako 2013ko lehen seihilekoan eskainiko dituen ikastaroen programazioa. Guztira, langileentzako eta langabetuentzako 134 ikastaro emango dituzte. Programatutako ikastaroez gain, enpresen behar zehatzetara egokitutako ikastaroak emateko aukera ere badu IMHk.

 
 

 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldaketak egin ditu Lanbide Heziketa Iraunkorrean, eta horren ondorioz, IMHk ere egokitu egin du 2013rako enplegurako prestakuntza eskaintza. Aldaketak aldaketa, ikastaro eskaintza zabala prestatu du IMHk aurtengorako ere. Ikastaroetako batzuek, gainera, estreinakoz eskainiko dituzte. Hiru dira ikastaro berriak: S7 Ethernet eta Profinet, muntai arloan; 3D neurketa Romer besoarekin, metrologian, eta, azkenik, Team Building: Talde lana izeneko ikastaroa, Giza Baliabideen alorrean.