Kaleak ilusioz bete dituzte Errege Magoek

elgoibarren.net 2013ko urt. 5a, 22:38

Bidaia luzea egin ostean, garaiz iritsi dira hiru Errege Magoak Elgoibarrera eta Mendarora. Bi herrietako kaleak zaldi gainean zeharkatu dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. Gozoki mordo bat banatu dituzte eta, gainean dugun gau magikoaren aurretik, umeen desioak entzun dituzte gero udaletxeko arkupeetan. Hona hemen Errege Magoen kabalgatako argazki bilduma. Era berean, goiko bideoan Mendaroko haurrak ageri dira errege magoei abesten.


ARGAZKIAK: (Guztiak Picasan)