EAJk 1.500 euro batu zituen Gabon Zahar Feria egunean jarri zuen txosnan, eta irabazien bi heren, 1.000 euro, Elgoibarko Caritasi ematea erabaki dute. Diru hori, pobreziari aurka egiteko erabiliko du erakundeak. Elgoibarko Uri Buru Batzarrak ferian txosnatik pasa ziren herritar guztiak eskertu ditu.
Honakoa ez da izan Caritasek azken egunetan jaso duen diru-laguntza bakarra. Besteak beste, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak eta Rikardo Garate, alkateordeak, Elgoibarko Caritasi eman zioten-eta zegokien Eguberrietako ordainsaria, behar larrian dauden herriko familiei laguntzeko.