Herritarrak Kalegoen plazan batu ziren atzo, domeka goizaldean
Elgoibarren gertatutako ustezko sexu-erasoak salatzeko. Dozenaka elgoibartar batu ziren Elgoibarko Emakumeen Asanbladak eta Haizea emakume taldeak deitu zuten protesta ekintzara. Elgoibarko Udalak ere bat egin zuen salaketa ekintzarekin eta, horrez gain, gaitzezpen adierazpena kaleratu zuen. (bideoa dauka)
Domeka goizaldean atxilotu zituzten bi lagunak, 19 urtekoak biak, atzo pasa ziren epailearen aurretik. Deklarazioa jaso ostean, epaileak behin behinean libre laga zituen ustezko erasotzaileak, epaiketa gertatu bitartean.