Iñigo Lariz eta Maite Maiora garaile Tobazoko estreinako eski igoeran

elgoibarren.net 2013ko urt. 8a, 10:54

Tobazoko lehenengo eski igoera jokatu zuten Candanchu eski estazioan, joan den urtarrilaren 5ean. Parte hartu zuten 45 lagunen artean elgoibartar dezente zeuden, eta Tobazoko gailurrera iritsi zen lehen eskiatzailea ere elgoibartarra izan zen, Iñigo Lariz, hain justu ere. Emakumezkoetan ere primeran aritu ziren gure ordezkariak, Maite Maiora mendaroarrak irabazi zuen-eta proba. (argazkiak dauzka.

 

 Candanchu Ski Alp taldeak antolatu du Tobazoko igoera. Parte hartzaileak Candanchu eski estazioan dagoen Faustino kafetegi paretik irten ziren, eta 350 metro igo ostean, Tobazoko gailurrean amaitu zuten proba. Iñigo Lariz izan zen guztietan azkarrena. Larizek hamazazpi minutu eta hogei segundoan osatu zuen igoera. Bi minutuko aldea atera zion helmugan bigarren sailkatuari, Iñigo Martinez de Albornozi. Arkaitz Irureta elgoibartarrak ere lehen postuetan sailkatzea lortu zuen, seigarrengoan, hain zuzen ere.

1706637844190 Iñigo Lariz eta Maite Maiora garaile Tobazoko estreinako eski igoeran

1706637844326 Iñigo Lariz eta Maite Maiora garaile Tobazoko estreinako eski igoeran

 Aurrekoez gain, baina, Elgoibarko eskiatzaile gehiagok ere hartu zuten parte proban: Joseba Elustondok, Iosu Juaristik edo Gurrutxaga ahizpek, besteak beste (goiko argazkian). Andrazkoen artean Maite Maiora mendaroarra izan zen azkarrena. Sailkapen nagusiko 12. postuan sailkatu zen kirolari mendaroarra, 23:22 denborarekin (goiko argazkian Iñigo Larizekin batera ageri da Maiora). Itziar Gurrutxaga elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan.
Larizen denboraldi hasiera indartsua
  Mendi lasterketen denboraldi aparta atzean laga, eta indartsu hasi du eski denboraldia Iñigo Larizek. Mendi eskiko kronoigoera txapelketa jokatu zen, joan den abenduaren 29an, La Molina eski estazioan. Euskal selekzioa ordezkatu zuen Larizek eta seigarren postuan sailkatu zen, 2011n lortu zuen zortzigarren postua hobetuz. Gainera, bera izan zen sailkapeneko lehen euskalduna. Modalitate honetako egungo Munduko txapeldunak, Kilian Jornetek irabazi zuen, beste behin ere, Espainiako Txapelketa.
 Maite Maiorak ere hartu zuen parte proban eta postu aipagarria eskuratu zuen eski gainean egin duen estreinako txapelketan. Sailkapen nagusiko hamargarren postuan sailkatu zen mendaroarra eta bigarren euskalduna izan zen. (informazio osoagoa: http://www.tmtiming.com/crononiu2012)