“Mozorrotzea ez da disfrazatzea” izeneko hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak hilaren 22an

elgoibarren.net 2013ko urt. 8a, 17:30

Inauterien edo karnabalen inguruko hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak (Elgoibar, 1972), urtarrilaren 22an, musika eskolan. Dantzan.com-eko kide den Araolazak honela azaldu ditu hitzaldiaren nondik-norakoak: “Neguko Festetan kokatu, eta horren inguruan zenbait galdera egingo dizkiogu gure buruari. Zer zerikusi dute Halloweenek, Santa Klausek, Olentzerok edo Santa Agedak inauteriekin? Zer da mozorrotzea? Disfrazatzea gauza bera da? Zer dira arketipoak eta zer zerikusi dute inauteriekin? Zer egingo dut aurtengo inauterietan, mozorrotu ala disfrazatu?”.


  Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatu duen hitzaldian, mozorrotzearen eta disfrazatzearen artean dauden ezberdintasunen berri emango du Oier Araolazak. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak dauzka Araolazak, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan buru-belarri aritu da dantzan.com elkartean.
  • 1706637843729 “Mozorrotzea ez da disfrazatzea” izeneko hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak hilaren

    Hitzaldia: "Mozorrotzea ez da disfrazatzea"
  • Hizlaria: Oier Araolaza.

  • Eguna: Urtarrilaren 22a, martitzena.

  • Ordua: 20:00

  • Tokia: Inazio Bereziartua Musika eskolako auditorioa (3.pisua)