Thiare familiari laguntzeko 2.000 euro batu ditu Kalamua Guraso Elkarteak

elgoibarren.net 2013ko urt. 9a, 15:05

Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak 2.000 euro batu zituen Thiare familia laguntzeko egin zuen diru batze kanpainan. Hilabeteko haurra galdu zuen Thiare familiak abenduan. Bat-batean hil zen txikiaren gorpua sorterrira, Senegalera, eraman ahal izateko behar zuten dirua, eta, herritarren laguntzari esker, eraman dute gorpua Senegalera.


 Herriko zenbait dendatan jarri zituzten kutxetan 1.500 euro batu zituztela jakinarazi du Kalamua Guraso Elkarteak. Gainontzeko 500 euroak dirua batzeko ireki zuten kontu korrontearen bidez batu dituzte.
 Guraso elkarteak eta Thiare familiak diru bilketan lagundu duten herritar guztiak eskertu dituzte, eta, bereziki, Doña Mercedes, Pitxintxu, Astigarraga, eta Gloria dendak; eta, Gemma Monreal eta Jairo Berbel ama-semeak, emandako laguntza eta erraztasun guztiengatik. Elgoibarko herriak “elkartasun sentimendu sakona” erakutsi duela adierazi dute guraso elkarteko kideek.