Juan Muguerza Nazioarteko krosaren LXX. edizioaren aurkezpena egin dute goizean, udaletxeko pleno aretoan. Aurkezpenean Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol zuzendariak eta Zigor Diez Mintxeta Atletismo taldeko presidenteak hartu dute hitza (ondoko argazkian).
•Urrezko liburua saritzat
Elgoibarren izena munduan zabaltzen laguntzen duela Mugertza krosak azpimarratu du Alfredo Etxeberriak. Horrez gain, aurtengo berrikuntzetako baten berri eman du Elgoibarko alkateak. Argitu duenez, gizonezkoen proba nagusiko irabazleak urrezko liburuaren erreplika bat jasoko du aurrerantzean, orain arte jasotzen zuten koparen ordez. Mugertza krosa irabazi duten lagunen argazkiak eta horiek idatzita laga zituzten testigantzak jasotzen ditu urrezko liburuak. Era berean, krosaren alde lan egin duten bi lagun nabarmendu ditu Etxeberriak. Batetik, duela hamaika urte sortu zuten Mamo Wolde Sariaren "sustatzaile nagusietako bat" izan zen Kote Olaizola; eta, bestetik, Ernesto Diaz kazetari bilbotarra. Ia 40 urtez eman du krosaren berri RTVEko kazetariak, eta aurtengoa azkena dela erabaki du, 66 urterekin erretiroa hartuko baitu. Ardurak lagata ere, datorren urtetik aurrera ikusle gisa jarraituko duela krosa adierazi du Diazek.
•Mugertza krosari buruzko bideoa
Jairo Berbel elgoibartarrak krosari buruz egin duen bideoa aurkeztu dute estreinakoz jendaurrean, gaur goizeko aurkezpen-ekitaldian. Kroseko irudi ikusgarriak eta hunkigarriak uztartu ditu Berbelek eta Leonard Patrick Komoni egindako elkarrizketa bat ere sartu du zortzi minutuko bideoan.
•Lau kenyar eta armada espainiarra
Urtero legez, Zigor Diezek eman du aurten etorriko diren antxitxikarien berri. Senior gizonezkoen proban nazioarteko atletarik onenek hartuko dute parte, beste behin ere. Zigor Diezek lau atleta kenyarrak nabarmendu ditu. Era berean, horietako hiru, 10.000 metrotako rankinean lehen hiru postuetan daudela argitu du: Emmanuel Bett (26:51.18), Vincent Chepkok (26:51.68) eta Leonard Komon (27:01.58), hurrenez hurren. Azken hori da Elgoibarko proba eta zirkuitua hobekien ezagutzen dituena, bost bider izan baita Elgoibarren eta hirutan irabazi du Mugertza krosa. Aurten ere Elgoibarren korrika egiteko "gogo handia" duela adierazi du Komonek. Gainera, Elgoibarko lasterketa Munduko Kros Txapelketa prestatzeko erabiliko duela aurreratu du kenyarrak. Espainiako kros lasterkari onentsuenak ere Mintxetan izango dira, tartean, Europako txapelketan taldekako garaipena lortu zuten taldekide ia guztiak. Antolatzaileek aurrez azaldu zuten moduan, Mamo Molde antxitxikari etiopiarrak orain dela 50 urte lortu zuen estreinako garaipena gogora ekarri nahi izan dute aurtengo ekinaldian. Kazetariek ere akorduan izan dute Wolde eta gizonezkoen probarako atleta etiopiarrik ez ekarri izanaz galdetu diote Zigor Diezi. Gogotik saiatu diren arren, ez dutela atleta etiopiarrik ekartzea lortu erantzun du Mintxetako kideak. "Une honetan ez daude merkatuan. Han eta hemen galdetu dugun arren, ezinezkoa izan da atleta etiopiar bat kontratatzea. Pena bat izan da". Emakumezkoen lasterketan, baina, izango da Etipopiako ordezkaririk, iaz bigarren postua eskuratu zuen Hiwot Ayelew, hain zuzen ere. Bere ahizpak iaz lortu zuen garaipena bereganatu nahiko du. Londreseko Olinpiar Jokoetan 3.000 metro oztopoetako proban hartu zuen parte Ayelewk, eta bosgarren sailkatu zen. Denboraldi honetan Espainiako kros garrantzitsuena den Atapuercakoa irabazi berri du etiopiarrak. Gainerako atleten baimenaz, bi atleta kenyar izango dira Hiwot Ayelewren aurkari nagusiak: Mercy Cherono eta Irine Cheptai. Adrienne Herzog holandarra eta Diana Martin espainiarra ere kontutan hartzeko arerioak izango dira. (beherago duzue jarraitu beharreko atleten zerrenda)
•Antxitxikariei ongi-etorria
Zapatu honetan (urtarrilak 12), 19:30etan, egingo diete ongi-etorria Mugertza krosean parte hartuko duten saltakari guztiei udaletxeko pleno aretoan. Atleten omenezko aurreskuaren ostean, herriko agintariek hartuko dituzte atletak. Domekan, berriz, Goizeko 10:00etan hasita (emakumezkoen lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da eta 13:00etan gizonezkoena), maila guztietako hamar lasterketa ikusteko aukera izango da Mintxetan. Telebistaz ere eskainiko dute krosa: ETB1, Teledeporte, Galiziako telebistan eta Gaztela Leoiko telebistan.

- Informazio osoagoa: www.mintxeta.com
•Jarraitu beharreko atletak:
Gizonezkoak
•LEONARD PATRICK KOMON (Kenya, 1988)
• Mugertza kroseko irabazlea (2011, 2010 eta 2008)
• Munduko kros txapeldunorde Edinburgon, 2008an
• 10.000 metrotan eta 5.000 metrotan, errepidean, Munduko errekorren jabea
•VINCENT CHEPKOK (Kenya, 1988)
• Punta Umbrian (Huelva) jokatutako Munduko Kros Txapelketan 3. postuan sailkatua, 20011n.
• 10.000 metrotan munduko rankineko bigarrena denboraldi honetan.
• Txapeldunordea, 2007ko Munduko kros txapelketa, juniorretan.
3. postua Amorebietako krosean, denboraldi honetan.
•EMMANUEL BETT (Kenya, 1985)
• 10.000 metroetako munduko rankinean lehen postuan Lehen postuan
• Soriako kroseko irabazlea
• 3. postua Atapuercaco krosean.
•CONSESLUS KIPRUTO (Kenya, 1994)
• 3.000 metro oztopoetako munduko txapelduna 2012an, juniorretan.
• 3.000 metro oztopoetako munduko rankinean 6. postuan sailkatua.
•AYAD LAMDASSEM (Espainia, 1981)
• 6. postua 2012ko Europako Kros Txapelketan, Budapesten.
• Espainiako kros txapelduna 2011n.
• Bigarren postua Soriako krosean.
• 16. postua 2011ko Munduko Kros Txapelketan, Punta Umbrian.
•JAVIER GUERRA (Espainia, 1983)
• Txapeldunordea 2012ko Espainiako kros txapelketan
• 8. postua 2012ko Europako Kros Txapelketan, Budapesten
Beste atleta aipagarri batzuk

- Juan Carlos Higuero: 16. postua 2012ko Europako Kros Txapelketan, Budapesten
- Antonio Jimenez Pentinel: 20. postua 2012ko Europako Kros Txapelketan, Budapesten
- Chema Martinez
- Ivan Fernandez: Euskadiko Kros Txapelduna
- Antonio Nuñez: 8. postua 2012ko Espainiako kros txapelketan
- Andrea Sanguinetti (Italia): Mamo Wolde Sariaren irabazlea 2011ko Mugertza krosean.
- Abdelaziz Merzoughi: 7. postua 23 urtez azpiko Europako Kros Txapelketan
Emakumezkoak
•HIWOT AYALEW (Etiopia, 1990)
• 11. Postua 2011ko Munduko Kros Txapelketan
• 3.000 metro oztopoetako munduko rankinean 5. postuan sailkatua .
• Txapeldunordea 2012ko Mugertza krosean.
• 5. postua Londreseko Olinpiar Jokoetan, 3.000 metro oztopoetako proban
• Atapuercako kroseko irabazlea
•MERCY CHERONO (Keya, 1991)
• 5ª Campeonato Mundo Daegu 2011
• Campeona del Mundo junior cross 2010
• 9ª ranking mundial 5.000m en 2012
• 1ª cross Venta de Baños esta temporada
•IRINE CHEPET CHEPTAI (Kenya, 1992)
• 2008ko Munduko Kros Txapelketako txapeldunordea, juniorretan
•ADRIËNNE HERZOG (Holanda, 1985)
• 3. postua 2012ko Europako Txapelketan, Budapesten
• 3. postua 2009ko Europako Txapelketan.
•DIANA MARTIN (Espania, 1981)
• 2012ko Espainiako Kros Txapelduna
• 10. postua 2012ko Europako Txapelketan, Budapesten
• Txapeldunordea 2011ko Mugertza krosean
•LIDIA RODRIGUEZ (Espainia, 1986)
• 3. postua 2012ko Espainiako Kros Txapelketan
• 21. postua 2012ko Europako Txapelketan, Budapesten
•GEMA BARRACHINA (Espainia, 1986)
• 5. Postua 2012ko Espainiako Kros Txapelketan
•MARTA SILVESTRE (Espainia, 1982)

• 8. postua 2012ko Espainiako Kros Txapelketan
• 27. postua 2011ko Europako Txapelketan
Beste atleta aipagarri batzuk:

- Alessandra Aguilar: 17. postua 2012ko Europako Txapelketan, Budapesten
- Solagne Pereira: 12. Postua 2012ko Espainiako Kros Txapelketan
- Judith Pla: 10. postua 2012ko Europako Txapelketan.
∞Lotura duten albisteak:
- Mamo Wolderen lehen garaipenaren 50. urteurrena akorduan (2012-12-18)
- Mugertza krosa Estatuko hiru onenen artean dago (2012-04-25)
- Tanui kenyarra eta Wude etiopiarra nagusi Mugerza krosean (2012-01-22)
- Beste lau urtez luzatu dute lankidetza hitzarmena Mintxeta A.T.ak eta Udalak (2011-12-23)
- Mugerza krosa Europako krosen egutegi ofizialean sartu dute (2011-10-26)
- Antolatzaileak pozik Mugertza krosaren kirol maila eta ikusle kopuruarekin (2011-01-25)
- Hirugarren garaipena Leonard Komonentzat Mugertza krosean (2011-01-23)